XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hitzaren putzaBateratsu egin dute mendea gure nazionalismoak eta zinemak, garaikideak dira nolabait.
Horretan dute antza, ez bertze ezertan, ideologia sabindarrak behar zuen garbitasunaren kontrakoa baitzen zinema.
Baina kondenatzeko badere, zinema aipatu beharreko gauza zen.
Bataiatu beharrekoa.
Zerua
Ebaristo Bustintzak, Kirikiño letretako izenez, atal garrantzitsua zeukan
Bertan euskarazko editoriala egin eta albisteak jasotzen zituen.
Euskararen erabilera egokia bere gain zegoen egunkarian.
Sabindarrek, beraz, arazo larria zeukaten mende hasmenta hartan zibilizazioak zekartzan traste elektriko, hegaldari, firrilkari, bero-emaile eta libertigarri guztiei izen egokiak asmatzeko: gure hizkuntzalaritzak ez zeukan horrenbertze berrikuntza euskaratzeko adina zientziarik.
Halakoetan, zientzia aldarrikatzen zutenek, mintzaira zen bezalakoa ez baina garbitasunaren arabera izan behar lukeen bezalakoa maite zutenek, zer erremedio, zientziarik gabeko herri xehearen sortzeko ahalmenari egiten zioten aldarri.
Kirikiñok lehiaketa bat proposatzen du zinemari izen euskalduna asmatzeko.
Itz barrijak. Lengo egunian esan neban larri nenbillala zinematografo arazua atzalduteko
Erantzunak berehala datoz.
Ez ditu guztiak argitaratzen, txukunenak baino.
Ez pentsa hau bizkaitarren zoroaldia izan zenik.
Gipuzkoan, handik hogoi urtera ere, euskaraz